MUGAK – Erakusketa

Mikel Laboa nor zen ideiarik ez zuten 21 artista ttipiekin lan egin dugu Omenaldi horren karietara. Baina ez dugu barne sentimenduen zurrunbiloak ahoz irudikatzen zituen gure Laboa kuttuna soilik
ezagutu. Beregandik kasik bereizi ezina dugun beste artista batekin «lan egin dugu»: Jose Luis Zumetarekin, nola ez!


Xoxo Beltz gixajua kaiolan sartua, eta Galderak, galderak milaka buruan, milaka, beti ere Bestea, ezberdin den hura errespetatzeko eta ezagutzeko gogoz, gauza izan nahiz txoria ala jendea, karramarroa ala ahantzitako garai bateko ziklista famatu ohia… Eta Hitzak, hitzak errepikatu beharra gal
ez daitezen, gure herriaren bihotza baitira…


Eta marraz eta zirriborroz, arkatzez eta margoz, bakoitzak bere aldean ala taldean, denak elgarrekin jarri ginen lanean, formatu ttipi eta handitan Munduak margotzen…

Milesker handi bat If !!!

Argazkiak : hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude